XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nasha utzi eta hara abiatu nintzen.

Berehala bihurtzen zen eta Jeanen autoarekin ere berehala egin nuen topo, bi gela nahiko garbiak ziren beste gela ziztrin baten aurrean.

Deitu gabe sartu nintzen.

Besaulki batean jarria zegoen eta lo zegoela iduri zuen, aurpegi txarra zuen, baina ederki jauntzia zegoen, beti bezala.

Iratzarri nahi izan nuen; momentu hartantxe, telefonoa telefono bat bazen jotzen hasi zen.

Izitu egin nintzen, ergel baten antzera, eta telefonora egin nuen salto.

Bihotza astintzen hasi zitzaidan.

Hartu eta istantean eseki nuen.

Banekien Dexter bakarrik izan zitekeela, Dexter edo polizia.

Jean begiak igurtzen ari zen.

Zutitu egin zen eta, deus baino lehen, garrasika hasi arte musukatu nuen.

Gehixeago itzarri zen; besoa inguruan pasatu nion eramateko.

Orduan nere mahuka hustua ikusi zuen.

- Zer gertatu da, Lee?

Ikara itxura zuen.

Nik irri egin nuen.

Irri faltsua.

- Ez da deus.

Autotik jaustean erorketa memelo bat.

Ukondoa urratu zait.

- Baina odoletan duzu!